telebista
11:15ean
'Madama Butterfly' opera ikusgai, gaur, ETB1en
EITB
Giacomo Puccini italiarraren opera ospetsuaren ekoizpen berriaren estreinaldia eskainiko du Euskal Telebistak.
Gaur goizean, ETB1ek Bilboko Euskalduna Jauregian estreinatutako Madama Butterfly operaren ekoizpen berria eskainiko du. Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak ekarrita, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Fiorenza Cedolins italiar sopranoa izango da opera ospetsuaren protagonista. Azkenekoz Bilbon egin zenetik bederatzi urte pasa direnean, ikuskizunak Euskalduna Jauregiko auditoriuma goraino betetzea lortu zuen.
Giacomo Puccini italiarraren opera ezagun honek ekialde eta mendebaldeko kulturen arteko talka azaltzen du. Geisha gazte baten eta Estatu Batuetako marine baten arteko maitasun istorio tragikoa da eta hiru ekitalditan banatuta dago. Tosca, La Boheme edo Turandot operen egilea da Giacomo Puccino, eta Madama Butterfly obra XX. mendea hasieran estreinatu zen lehen aldiz.
Madama Butterfly gaur izango da ikusgai, 11:15etik aurrera, ETB1en.