Itxi

telebista

Laburpena

Maixak abenturatik kanpo utzi du Eneko, berdinetik berdinera lehiatuta

Enekok alde eginda, lehiaketa irabazteko hautagaietako bat joan da, eta lur jota utzi du guanakoen taldea, soilik bi lehiakiderekin eta bi kapitainak abentura uzteko prest, Maritxalarrek suntsituta.

El Conquistador del Fin del Mundo’ saioak hamaika edizioetan izan duen lehiakide estrategak, Enekok, agur esan dio abenturari Txilen, Maixaren aurka lehia galduta. Enekok alde eginda, beraz, lehia irabazteko hautagai nagusietako bat joan da; baina, irabazteko hautagai berri bat jaio da: Maixa, Mutrikuko ‘sermoilaria’.

Berdinetik berdinerako lehia izan zuten bi lehiakideek, eta zoriak ere zeresan handia izan zuen amaieran. Gipuzkoarrak zortea izan zuen lehen giltza aukeratzerakoan, eta bigarren saiakeran lortu zuen giltzarrapoa irekitzea; bigarren galtzarrapoa, aldiz, lehenengoan ireki zen. Eneko urduri egon zen hasieratik eta Kortarekin ere bere tirabirak izan zituen ur jauzia igotzeko sokaren inguruan.

Azken egunak bereziki gogorrak izan dira berden taldekoentzat. Joan den astean Maixak eta Kortak izandako liskarrak arazoak konpontzeko taldeak zuen itxaropen izpi oro uxatu zuen.

Kapitainen esku lehia jokatzeko kidea aukeatzea

Julianek asanblean azaldu zuenez, guanakoak desagertu aurretik egingo zen azken lehiarako kapitainek eurek aukeratu beharko zuten Enekoren aurkaria nor izango zen, eta horrek taldean liskarra baino ez zuen ekarri, izan ere, inork ez zuen espero saioko gidoia horrenbeste aldatzea. Enekok ez zeukan jada erabakia hartzeko aukerarik. Ahalegindu zen kapitainei sinestarazten bera zela aurkaria hautatu behar zuena. Kortak, bestalde, ez zuen nahi zozketa bidez aukeratzea, eta Nagore arriskutik libratzea erabaki zuen.

Maixak, bestetik, kiroltasun handiarekin hartu zuen bere izendapena, baina, behar zen unean kapitainei gauzak aurpegira argi esateagatik izendatu izanaren susmoa hor dago oraindik.

Gautxoen jokoa, pumentzat

Taldeko giroa egokia izan balitz, ziurrenik gautxoen jokoa beste modu batera bukatuko litzateke. Kortak uko egin zion parte hartzeari; Enekok eta Juanitok, aldiz, ezbeharra izatea ekidin zuten, Nagorek eta Maixak lehen bi txandetan Iker eta Andekaren aurka galduta. Normalena lehiatzea izango litzateke, eta irabazten saiatzea, eta modu horretara, Korta gabe berdinketa hautsi beharko luke saioak.

Bien bitartean, pumak erraz ari dira jokoak irabazten, klimaz, suaz, arrantzaz eta sariez gozatzen ari dira, Txileko Patagonian. Taldeko bolada ona lasaitasun iturri da Andekarentzat, eta baita Patxirentzat ere, ia oharkabean, lehiaketako sei onenen artean baitago. Ikusiko dugu abenturak zer ekarriko duen Ozeano Bareko final handiaren bezperetan.

retan.