Itxi

telebista

22:15ean

'Libertad' filmaren estreinaldia, ETB2n

Gaur, ETB2k Libertad filma estreinatuko du, askatasunaren bilaketari buruzko pelikula, bi generazio desberdinen ikuspuntutik kontatua.

Gaur ETB2k Libertad filma estreinatuko du, esklaboen askatasunaren inguruko drama historikoa. Peter Cousens du zuzendari, eta Cuba Gooding Jr. eta William Sadler, protagonista.

Bien artean 100 urteko aldea dago, baina askatasun egarriak lotzen ditu biak. 1856an, Samuel Woodward esklaboak eta horren familiak Virginiako Richmond herritik gertu zegoen Monroe etxaldetik ihes egin zuten. Plimton izeneko esklabo ehiztari batek atzeman ondoren, Samuelek mendekua edo askatasuna aukeratu behar izan zuen. 100 urte lehenago, 1748. urte hasieran, Afrikako esklaboekin negoziatzen duen John Newton kapitainak Amerikara esklabo gehiago eraman zituen itsasontzi bat gidatu zuen. Samuelen herenaitona bertan joan zen, eta Newton kapitainaren eskuetatik bizirik atera zen. Bidaiak Newtonen bizitza aldatu zuen, eta Samuel inspiratu zuen legatua utzi zuen.

Gaur, 22:15etik aurrera, Libertad filmaren estreinaldia, ETB2n.