Itxi

telebista

ETB2n

Hauteskunde ondorengo debatea, gaur gauean, 'El Dilema' saioan

A.E.

EiTB

Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta, 22:30etik aurrera izango da ikusgai debate saioa.

Hauteskundeek utzitako emaitzak eta, ondorioz, gobernatzeko zer aukera izango diren aztertuko dituzte gaur gauean 'El Dilema' saioan. EAEko eta Nafarroako datuak aztertuko dituzte batik bat, baina Estatuko emaitzek utzitako mapa politikoaz ere arituko dira.

Juan Carlos Etxeberria aurkezleak honako iritzi-emaile hauek izango ditu saioan: Alfredo Retortillo eta Juanjo Domínguez politologoak; Bingen Zupiria, Deia egunkariko zuzendaria; Alberto Ayala, El Correo-ko zuzendariordea; Iñaki Iriondo, Gara egunkariko korrespontsal politikoa; Eva Domaika, SER-Euskadiko Eduki arduraduna, eta Martxelo Otamendi, Berria-ko zuzendaria.

Halaber, Vicente Partal VilaWeb-eko zuzendariak ere hartuko du parte saioan, Bartzelonatik, eta baita Gonzalo Cortizo Eldiario.es atariko zuzendariak ere, Madrildik.

ldik.