telebista
23:40an, ETB2n
Kulturaren egoera aztergai, gaur gauean, 'El Dilema'n
EITB
Besteak beste, kultura sektorearen oinarrizko eskariak eta hedabideek kulturaren promozioan jokatzen duten paperaz arituko dira bertan.
Gaurko 'El Dilema' saioak kulturaren egoera Euskal Herrian aztertuko du. Batetik, BEZ zergaren igoerak (% 21) eta, bestetik, entretenimenduko beste produktu batzuek lehenesteak gogor zigortu dute kulturaren esparrua azken urteetan.
Juan Carlos Etxeberriak gidatuta, kultur politikaren zutabeak aztertuko ditu saioak, eta sortzaile eta kultur enpresen oinarrizko eskari eta beharrak identifikatuko ditu. Horrez gain, hedabideek kulturaren sustapenean duten lekuaz arituko dira saioan.
Solasaldirako mahaiaren inguruan, hauek bilduko dira: Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko zuzendaria; Gorka Martinez, BBK erakundeko zuzendaria eta Kultura alorreko arduraduna; Patrick Alfaya, Musika Hamabostaldiko zuzendaria; Ramon Barea, aktorea eta Pabellón 6eko sustatzailea; Xabier Paya, DSS2016 ekimenaren kultura edukien arduraduna; Juan Zapater, kazetaria eta Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentroko zuzendaria; eta Iker Arroniz, GEUK plataformako bozeramailea.
Gainera, Juan Carlos Etxeberriak Joxean Muñoz, Kultura sailburuordea, eta David Trueba, zinemagile eta kazetaria, elkarrizketatuko ditu.
'El Dilema' gaur izango da ikusgai, 23:40tik aurrera, ETB2n.
aurrera, ETB2n.