telebista
22:30ean, ETB2n
Ikastetxeetan ematen den indarkeria aztergai, 'La Caja Negra' saioan
Iñaki Lopezek Infierno en las aulas erreportajea gidatuko du, 22:30etik aurrera, ETB2n.
Gaur, ?La Caja Negra? saioan, Iñaki Lopezek ikastetxeetan ematen diren indarkeria kasuak aztertuko ditu.
Landuko diren kasuetatik ezagunena, Aranzazu gazte madrildarrarena da. Mota honetako indarkeriaren azken biktima izan da 16 urteko nerabea. Desgaitasun bat zuen gazte honek, klaseko kideen indarkeria eta mehatxuak jasateaz nekatuta, bere buruaz beste egin zuen duela bi aste. Kasu honek, Jokin Ceberio hondarribiarrarekin gertatutakoa dakarkigu burura. Institutuan jasaten zuen bullying-a zela eta bere buruaz beste egin zuen gazteak, ikastetxeetako indarkeriaren gai gordina Euskadira ekarriz.
Honez gain, biktimaren heriotzarekin bukatu zuen beste kasu bati emango diogu argia gaurko saioan. Iñaki Lopezek Carla izeneko gaztearen amarekin hitz egingo du, bere testigantza hurbiletik ezagutzeko asmoz. Maider Legarreta galdakaoarraren kasua ere ezagutuko dugu gaurko saioan, eskola-jazarpenaren biktima honek, lehen pertsonan bizitako esperientziak kontatuko dizkigu.
Javier Urra psikologoa eta Ana Zugaza irakasleak ikastetxeetan eman den bortizkeriaren gorakada ulertzeko gakoak emango dizkiote Iñaki Lopezi. Zer dago bullying-aren erroetan? Familiek erantzukizunik al dute? Eta, eskolek? Sare sozialek nolako garrantzia hartzen dute kasu hauetan? Irakasleen autoritate falta baten emaitza al da?
Erantzun guztiak, gaur, ?La Caja Negra? saioan, 22:30etik aurrera, ETB2n