Itxi

telebista

15:30ean

'Invictus', Morgan Freemanekin, gaur, ETB1en

ETB1ek Invictus filma eskainiko du gaur, Morgan Freeman eta Matt Damon protagonista eta Clint Eastwood zuzendari dituen lana.

Euskal Telebistaren lehen kateak Invictus pelikula eskainiko du gaur, bazkalondoan. John Carlingen Playing the enemy liburuaren egokitzapena da, eta benetan gertatutako ekintzetan oinarrituta dago. Clint Eastwoodek zuzendutako film honen protagonistak Morgan Freeman eta Matt Damon dira.

1990ean, kartzelatik atera ostean, Nelson Mandela (Morgan Freeman) Hegoafrikako presidente izendatu zuten, eta apartheida abolitu zuen. Beltzak eta zuriak adiskidetzeko politika sustatzea zen bere helburua. 1995ean, liderrak Hegoafrikako Munduko Errugbi Txapelketa erabili zuen herritarrek bat egitea lortzeko bitarteko gisa. Matt Damon Francois Pienaar Hegoafrikako errugbi selekzioko kapitaina da lan honetan.

Ez galdu Invictus filma, gaur, 15:30ean, ETB2n.