telebista
Erreportaje saioa
Jaiak eta drogak, gaur gauean, 'La Caja Negra'n
A.A.
EiTB
22:30ean hasita, Iñaki Lopezek ETB2n aurkezten duen saioak aisiadi garaiko arriskurik handienetako bati buruz hitz egingo digu.
Iñaki Lopezek ETB2n aurkezten duen 'La Caja Negra' saioak diseinuko droga berriek eta jaiak elkartzen direnean sortzen duten koktel hilgarria izango du hizpide gaur gauean.
Besteak beste, Pablo Etxezarreta gazte donostiarraren kasuari buruz arituko dira. Ezkon aurreko festa batera joan zen Salamancara 32 urteko gaztea eta bertan hil zen. Itxura batean, drogak eta alkohola hartu ondoren, hainbat organutan arazoak izan zituen.
Bestetik, Yolanda eta Julen ezagutuko ditugu. Jaian eta drogetan eguneroko arazoetatik ihes egiteko bidea aurkitu zuten, eta drogen menpeko bilakatu ziren. Baina garaiz uztera iritsi ziren.
Euskal Herrian ere, sustantzia berriak agertzen ari dira. Santurtziko udaltzaingoak PMMA pilulak atzeman zituen apirilean, hilgarria izan daitekeen droga sintetiko berri bat. Ertzaintzako Drogen Unitateko nagusiak narkotrafikoaren aurka nola borroka egiten duten azalduko dio Iñaki Lopezi.
Baina zeintzuk dira droga berri hauen arriskuak? Kontsumitzaileen profila aldatu egin al da? Jai gisa hasitakoa, zergatik iritsi daiteke tragedia izatera?
Erantzun horiek guztiak, gaur gauean emango dizkigu 'La Caja Negra'k ETB2n, 22:30ean hasita.
ong>ean hasita.