telebista
22:30ean
'La chaqueta metálica' ikusgai, gaurko 'El Mundo según LND' saioan
EITB
Horrez gain, saioak Vietnamgo gerraren gaineko pelikuletan egindako akats historikoak azalduko ditu, eta gatazkan parte hartu zuten euskaldunen inguruan arituko da.
Gaur, 'El Mundo según LND' saioak Stankey Kubrick zinegilearen maisu lana eskainiko du: La chaqueta metálica. Hogeita hamar urte bete dira filma grabatu zenetik, eta momentu ezin hobea da zine modernoaren pelikula klasiko hau emititzeko. Filmak oso errodaje gogorra izan zuen, eta grabazioetako hainbat une berreskuratuko ditu ostiraleko saioak, irudien eta hainbat testigantzen bitartez.
Horrez gain, Vietnamgo gerraren inguruko filmeetan egin diren akats historikoak gogoratuko ditu saioak, eta horietan aipatu den esaldirik onena ere topatuko du Felix Linaresek. Halaber, Francok gatazka honetan izan zuen papera azalduko du. Horrez gain, John Wayne aktoreak gerrateari buruz zuen iritzia azalduko du.
Amaitzeko, euskaldunek gatazka honetan izan zuten partaidetza azalduko dute, eta marinel bizkaitarrak zein euskal oinordekotza zuen CIAko agenteak aurkeztuko ditu. Gainera, euskaldun horietako bat Cheren heriotzean inplikatuta egon zela azalduko du. Datu guztiak ¿Y los vascos qué? atalean emango ditu Felix Linaresek.
'El Mundo según LND' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
p>