Itxi

telebista

22:15ean

'No Es País para Sosos' ETB2ra itzuliko da gaur

EITB

Ander Gonzalez y Ramon Rotetaren aire libreko sukaldaritza bueltan da. Abentura berri honetan, Euskal Herriko gailur ezagunenetatik hurbol amaituko dute saio bakoitza.

ETB2k gaur estreinatuko du 'No es País para sosos? saioaren bigarren denboraldia. Aire libreko sukaldaritzarekin itzuliko dira Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak, eta, astero, Euskal Herria zeharkatuko dute jakien bidez. Abentura berri honetako helburua da saio bakoitza gure inguruko gailur ezagunenetatik hurbil amaitzea.

Gure sukaldaritza mundu osoan ezagun egin dute produktu eta plater asko ezagutzeko ditugu oraindik, eta asmo horrekin datoz bueltan Ander eta Ramon. Iaz bezala, saio bakoitzeko gonbidatuak botatako erronka lortzeko lehian arituko dira bi sukaldariak. Gonbidatuak erabakiko du, hain zuzen ere, bi sukaldarietako zeinek islatu duen hobeto gailur bakoitzari lotutako gastronomia.

Berrikuntzak

Euskal Herriko gailur ezagunenetara igotzeaz gain, 'No Es País para Sosos' saioak beste bi berrikuntza izango ditu uda honetan. Gora igotzeko asmo horri helduta, 'drone' bat izango dute lagun Anderrek eta Ramonek, eta ekintza guztien aireko ikuspegia emango digu gailuhorek. Gure gastronomia, paisaiak eta kultura askoz ere ikusgarriago erakutsiko dizkigu elementu berri horrek.

Bestalde, bidaia bakoitzerako erabiliko duten ibilgailua 'pick-up' bat izango da. Bertan une dibertigarri ugari igaroko dute bi sukaldariek, lurralde bakoitzerako bidean.

Ramon Roteta eta Ander Gonzalez

Oso izaera desberdinak dituzte bi sukaldariok, eta une dibertigarri ugari utziko dituzte. Bien arteko lehiak umorez beteta egongo dira, eta sukaldean aritzeko modu ezberdina dutenez, horrek ere sortuko du umorez betetako 'liskarrik'. Igoera bakoitza ezberdina izan arren, biek ideia bera izango dute: mendira igotzeko gauzarik garrantzitsuena dela igotzeko erabakia hartu bitartean jandako guztia.

Mendiak eta gonbidatuak

Saio bakoitzeko helburua izango da Ander eta ramon ahalik eta goren igotzea, Euskal Herriko gailur ezagunenetatik hurbil. Bizkaiko San Miguel Ereñozar mendira 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioko Mikel Pagadirekin eta Zuhaitz Gurrutxagarekin igoko dira; Gipuzkoako Txindokira 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko kapitain José Luis Kortarekin; Lapudiko Larrun mendira ere igoko dira'Adan y Eva' eta 'Gran Hermano VIP' Espainiko telebista saioetan ibili den Coman Mitogorekin. Arabako lautadako Aratz gailurra Pablo Carbonell aurkezle, showman eta kantariarekin egingo dute; Bizkaiko Oitzera, berriz, Mikel Landa txirrindularia lagun dutela igoko dira. Gainera, Aizkorrin, EAEko mendirik garaienean, ere izango dira, Jon Plazaola aktore gipuzkoarrarekin.

Lehen saioa: San Miguel Ereñozar

San Miguel Ereñozar mendioaren inguruko gastronomia, eta Urdaibaiko paisaiaren aberastasuna izango dira 'No Es País Para Sosos' saioaren itzulerako protagonistak. ETB1eko 'Herri Txiki Infernu Handi' programako aurkezleak, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, izango dira Arteaga gazteluan hasiko den bidaia honetako gonbidatuak.

Ramon Roteta eta Ander Gonzalez banatu egingo dira inguru berezi horretako sekretuak ezagutzeko. Gurrutxaga eta Pagadi izango dira erronka horretako epaileak, eta umorez betetako mendi igoera horretan 'Herri Txiki, Infernu Handi' e 'No Es País para Sosos' saioetako espirituek bat egingo dute. Nork irabaziko du?

'No Es País para Sosos', gaur, 22:15ean, ETB2n.