telebista
Zinema ETB2
Stallone eta De Niro buru dituen 'Copland', gaur, ETB2n
22:15ean hasita izango da ikusgai James Mangoldek zuzendu eta idatzi zuen eta izarrez beteta dagoen film luze hau.
Gaur gauean, Copland izeneko akziozko film luzea eskainiko du ETB2k 22:15etik aurrera. James Mangoldek idatzi eta zuzendutako polizia giroko istorioa kontatzen du eta Sylvester Stallone, Harvey Keitel, Ray Liotta eta Robert De Niro ditu protagonista.
Stallonek Freddy Heflin sheriffaren rolean sartuko da. New Jerseyko polizia burua da eta bertan New York-en lan egiten duten agente asko bizi dira. Poliki poliki bere hirian mafiaren eta korrupzioaren arteko sarea dagoela eratuta konturatuko da.