telebista
Gaur, 11:00etatik 19:00etara
'Tú al norte y yo al sur' ETB2ko saio berrirako castinga, Donostian
Euskaldunik andaluziarrena izan nahi duzu? Abuztuan Andaluziara joango diren zortzi euskaldunak aukeratzeko castinga Donostian izango da gaur, ostirala, 11:00etatik 19:00etara.
Azkenaldian, pelikula eta serie batek baino gehiagok erakutsi dute kulturen arteko kontrastea. Oraingoan, ETB2 eta Canal Sur ‘Tú al Norte y yo al Sur’ izeneko saio berri bat prestatzen ari dira, euskal eta andaluziar talde baten bizipenak umorez jorratzeko.
Hortaz, 8 euskaldun Andaluziara joango dira eta Andaluziako 8 lagun Euskal Herrira etorriko dira aldi baterako eta helburu argi batekin: andaluziarrik euskaldunena eta euskaldunik andaluziarrena izatea. Bi herrialde horien artean dagoen aldea hain handia den edo ez erakutsiko dute saioan.
Reyes Prados aurkezleak gidatuko du Pausoka eta Sequoia produkzio etxeek elkarlanean ekoitzitako saioa, eta udazkenean izango da ikusgai.
Herriko seme/alaba kutun
Atal bakoitzean, hainbat proba egin beharko dituzte lehiakideek, eta herritarrek seme/alaba kutun izendatuko dute horietako bat, eta hari emango dizkiote herriko giltzak eta azken saria.
Lehiakide aukeraketa, gaur
Gure kasuan, zortzi euskaldunek hamar egun egingo dituzte Andaluzian, eta hango jendearekin biziko dira. Abuztuan egingo dituzte grabaketak. Ondorioz, oraindik hegoaldea ezagutzeko paradarik izan ez baduzu eta Andaluziako ohituretara egokitzeko gai izango zarela uste baduzu, aurkeztu castingera, gaur, uztailaren 17an, Donostian (Miramongo egoitzan), 11:00etatik 19:00etara. Nahiago baduzu, honako telefono-zenbaki honetara deituta ere jar zaitezke harremanetan saioko arduradunekin: 679400100.
Anima zaitez parte hartzera, eta izan euskaldunik andaluziarrena!