telebista
15:00etan
Frantziako Tourra, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus
EITB
Frantziako Tourreko laugarren etapa izango da ikusgai, zuzenean. Seraing eta Cambrai herrien arteko etapak 223.1 kilometroko ibilbidea izango du. 15:00etik aurrera egingo dute kontakizuna ETB1en.
Egunero bezala, Frantziako Tourrarekin bat egingo du Euskal Telebistak zuzenean. Seraing (Belgika) eta Cambrai (Frantzia) herrien arteko laugarren etapak 223,1 kilometroko ibilbidea izango du. Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen gaineko kontakizuna, 14:00etan ETB4n eta 15:00etik aurrera ETB1en.