telebista
Zuzenean
Irujo-Barriola/ Ezkurdia-Zubieta, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
San Fermin Torneoko partida ez ezik, Celtic-Real Sociedad neurketa eskainiko ditu Euskal Telebistak.
Gaur, Iruñeko Labrit pilotalekuan ospatuko den pilota jaialdiarekin egingo du bat Euskal Telebistak, 22:40etik aurrera. Gorka-Urruzola eta Tainta-Iturriaga bikoteek jokatuko dute atariko neurketa eta ondoren, jardunaldiko partida nagusia izango da ikusgai, Irujo-Barriola / Ezkurdia-Zubieta, San Fermin Torneoaren barruan. Amaitzeko, Retegi Bi-Merino II eta Artola-Aretxabaleta izango dira, aurrez aurre. Josetxo Lizartza eta Jokin Errasti komentaristek emango dute jaialdiaren berri, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean.
Futbola: Celtic-Real Sociedad
Pilotaren aurretik, Realak Glasgoweko Celtic taldearen kontra jokatuko duen lagunarteko partida izango da ikusgai. Norgehiagoka eskoziarren estadioan jokatuko da, 20:45ean, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, Jon Elortzaren eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin.