telebista
16:20ean
'Pabellón de Mujeres' filma, gaur, ETB2n
EiTB
Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, Txinako erregimen feudaleko familia dirudun baten istorioa kontatzen du filmak.
Euskal Telebistako bigarren kateak Pabellón de Mujeres filma eskainiko du gaur arratsaldean, 16:20tik aurrera. Txina eta AEBren arteko koprodukzio honek, Bigarren Mundu Gerran txinatarrek sufritu zuten erregimen zorrotza islatzen du.
Pabellón de Mujeres filmean, Txinako erregimen feudalean bizi zen familia aberats eta boteretsu baten istorioa kontatzen da. Madam Wu emakume argia, kulturaduna eta ederra da, eta denen mirespen eta errespetua lortu du. Bere 40. urtebetetzearen ospakizunean, baina, senarrarentzat amorante bat aukeratu duela iragarriko du. Emakume horrek bere senarrarekin harremanak izan beharko ditu eta, horrela, Madame Wuk bere burua aske ikusiko du lehen aldiz.
Pabellón de Mujeres gaur izango da ikusgai, 16:20tik aurrera, ETB2n.