telebista
22:15ean
'Dantzaldia Azpeitian 2015' ikuskizuna, gaur, ETB1en
A.A.
EiTB
Maiatzaren 17an Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean grabatutako emanaldia eskainiko du Euskal Telebistak uztailaren 21ean.
Gaur gauean, 'Dantzaldia Azpeitian 2015' dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera eskainiko du ETB1ek, 22:15etik aurrera. Maiatzaren 17an Azpeitiko San Agustin Kultur Aretoan egindako emanaldia da, hain zuzen ere.
Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztutako ikuskizunean, eskola ezberdinetako dantzariek hartu dute parte: Jose Mari Orbegozo (Dantzaki), Carmen Garmendia eta Maria Govillard, Amaia Gonzalez, Carlos Zapirain, Marisa Merino eta Yoana, Eduardo eta Fatima, eta Chatvaari Sundari.
Halaber, estilo ezberdinetako dantzak eskaini zituzten: txa-txa-txa, tangoa, sevillanak, salsa, bollywood, funky, samba edota boleroak.