telebista
22:15ean
'La Caza del Octubre Rojo', gaurko 'El Mundo según LND' saioan
EiTB
Gerra Hotza oinarri eta Sean Connery protagonista duen filma estreinatu zela 25 urte bete diren honetan.
Gaur gauean, 'El Mundo según LND' saio berezia izango da ikusgai ETB2n. Bertan, duela 25 urte estreinatu zen La Caza del Octubre Rojo filma izango da ikusgai. Urtemugaren karietara, Gerra Hotzean oinarritutako pelikularen xehetasun guztiak kontatuko dizkigu Felix Linaresek, baita bere aktore protagonistaren hainbat kontu ere. Halaber, Gerra Hotzaren garaian bizitako tentsio handiko uneak ekarriko dizkigu gogora.
La Caza del Octubre rojo filmean, Sobietar Batasuneko jeneral ospetsu baten azalean ikusiko dugu Sean Connery. Sobietar Batasunaren itsaspeko batean, Ozeano Atlantikoan barrena Estatu Batuetara abiatuko da jenerala, CIAren espioiak urrun dauden ustearekin. Baina inteligentzia amerikarra gertu izango du, eta Jack Ryan espioiari itsaspekoaren mugimendu eta helburuak zeintzuk diren argitzeko lana aginduko diote. Honela, Sean Conneyk egiten duen pertsonaia beldurgarriarekin egingo du topo Ryan espioiak.
1990eko filmaren efektu berezi ikusgarriek Oscar sarietako hiru izendapen jaso zituzten. Gainera, urte berean, BAFTA sarien izendapena jaso zuen Conneryk, protagonista onenaren kategorian.
Ez galdu La Caza del Octubre Rojo filma, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.
trong>