Itxi

telebista

Audientzia

'La Noche de…' bere ordu tartean audientzia buru, %15,7ko kuotarekin

EITB

'Eguraldia' eguneko saiorik ikusiena izan zen %18,6 audientzia zatiarekin. Bestalde, 'Teleberri' nagusi izan zen gaueko albistegien artean.

Astearteko 'La Noche de...' bere ordu tartean audientzia buru izan zen %15,7ko audientzia zatiarekin. Felix Linaresek gidatutako saioak 30 minutos o menos pelikula izan zuen ardatz. Halaber, Hollywoodeko izar ezagunen ibilbidea errepasatu zuen eta pelikulen filmaketen leku ikusgarrienak azaldu zituen. Saioak 243.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin.

'LND'ren emanaldiaren aurretik, Ana Urrutiak aurkeztutako 'Eguraldia'ren tartea audientziaren babesa jaso zuen eta eguneko saiorik ikusiena izan zen. Tarteak %18,6ko audientzia zatia eta 189.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

ETBko albistegiek bere nagusitasunari eutsi zioten. Gaueko 'Teleberri'k %17ko audientzia zatia eta 191.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen. 'Kirolak' tarteak, bere aldetik, %16,3ko kuota eta 181.000 ikus-entzule izan zituen.

ituen.