telebista
22:25ean
Portugaleteko 'Munduko Dantzak' jaialdia, gaur
A.A.
EiTB
Antolatzaile diren Elai-Alai dantza taldearen eta sei talde gonbidatuen emanaldiak eskainiko dira.
Aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 'Munduko Dantzak' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da gaur gauean, 22:25ean, ETB1en. Elai-Alai herriko dantza eta musika taldeak eta sei talde gonbidatuek eskainitako emanaldiaren nondik norakoak Imanol Artolak eta Maider Segurolak ekarriko dizkigute.
Folklore jaialdiaren antolatzaile den Elai-Alai taldearekin batera, beste euskal ordezkari bat aritu da aurten: Basurtuko Beti Jai Alai Dantza Taldea. Munduko beste hainbat bazterretatik honako hauek etorri dira: Jammu Ballet (Senegal), Kud Branko Cvetkovic (Serbia), Nga Uri A Te Wai-O-Taiki (Zelanda Berria), Krida Budaya (Indonesia) eta Camagua (Kuba).