telebista
22:25ean
'Jaialdi, esku zabalik', gaur gauean, ETB1en
EITB
Boiseko jaialdiko sortzaileekin eta bertoko hainbat euskaldunekin izango da saioa, eta jaialdian parte hartu duten artista ezagunen bizipenak ere jasoko ditu 22:25ean ETB1en, eta 00:15ean ETB2n.
'Jaialdi, esku zabalik' saioak, 1987tik ospatzen den Boiseko Jaialdiaren historia azalduko du gaur, ETB1en. Bost urtean behin ospatzen da hitzordu garrantzitsu hau eta Amerikako Estatu Batuetako euskal komunitatearen festa nagusiena da. Euskal kultura, folklorea eta kirola Euskal Herriko mugetatik kanpo bultzatzeko helburuarekin, diasporako zein Euskal Herriko ehunka parte-hartzaile biltzen dira aldiro Idahoko herri txiki honetan, eta bertan sortzen den giroa oso berezia da.
Aurtengo edizioa uztailak 28an hasi zen Kepa Junkeraren emanaldiarekin eta abuztuaren 2ra arte iraungo du. Dokumentalak Boisen jasotzen den giroaren berri emango du, eta jaialdiaren sortzaileekin eta Boiseko euskaldun garrantzitsuenekin izango da jaialdiaren historian barrena bidaiatzeko. Horrez gain, zenbait bertsolari, kirolari eta musikariren bizipenak jasoko ditu saioak, Jaialdiak eskaintzen duen ospakizuna gertutik ezagutzeko.
'Jaialdi, esku zabalik' gaur izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en, eta 00:15ean ETB2n.