Itxi

telebista

22:30ean

Euskaldunen oporretan barrena, gaurko 'A ver si no llueve' saioan

EITB

Saioa Solórzano (Cantabría), Mundaka, Conil, Eivissa eta Gesaltza Añanan izango da aste honetan.

Gaur gaueko 'A ver si no llueve' saioa euskaldunak oporrak igarotzen dituzten tokien bila abiatuko da berriz ere, eta oraingo honetan, Solorzano (Kantabria), Mundaka, Conil, Eivissa eta Gesaltza Añanan izango da.

Felix bilbotarrak 29 urte daramatza Conilen oporrak igarotzen, eta etorkizunera begira ere, hala ikusten du bere burua, ipar eta hegoaldearen arteko bidaia etengabean. Bere urtebetze festara gonbidatu ditu 'A ver si no llueve'ko kamerak, eta euskaldunen eta andaluziarren arteko harreman bereziaren lekuko izango dira.

Horrez gain,  Mediterraneoko Eivissa irlara joango da saioa, eta beratan, 60ko hamarkadako mugimendu hippia gogoratuko dute Javierrek eta Uxuak. Beste bikote batek, Landerrek eta Albak, berriz, oporrak irlaren inguruan ontzi batean nola igarotzen dituzten azalduko dute.

Martak, bere seme alabek eta bere lagunek "on the road" egiten dituzte oporrak. Autokarabana probatu zutenetik ez dute beste gauzarik nahi. Beraiekin batera, Gesaltza Añanara eta Sobron Abentura parkera joango da saioa.

Bestalde, Mundakan oporrak igarotzen dituzten bi ahizpa mexikar ezagutuko ditu saioak. Horrez gain, Mocedades taldeko kide batekin, Solorzanon duen etxera joango dira, bertan, musikaz betetako oporrak pasatzera.

'A ver si no llueve' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.