Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

'El Mundo según LND'k 'Chacal' filma eskainiko du gaur gauean

EITB

Historiako bost frankotiratzaile arriskutsuenei buruz arituko da Felix Linares, eta zinean agertu diren euskal tiratzaileen inguruko erreportaje dibertigarria aurkeztuko du.

'El Mundo según LND'ek Chacal filma eskainiko du, intrigaz eta suspensez beteriko klasiko bikaina. Frederick Foryth idazlearen best sellerrean oinarritutako pelikula da, Fred Zinneman zinegile handiak zuzenduta. Filmak errealismo handiz eta zehatz mehatz azaltzen du hiltzaile profesional batek Frantziako Errepublikako presidentea, Charles de Gaulle jenerala, hiltzeko plana. Horregatik, zenbait lurraldetan, Txilen adibidez, Augusto Pinochet diktadorea gobernuan izan zen garaian filma debekatu zuten, 'magnizidiorako manuala' zela arrazoituz.

Protagonisten artean, Edward Fox -lau aldiz BAFTA sarietarako izendatua izan den aktore ingeles bikaina-, Michael Lonsdale -jatorri ingeleseko aktore frantsesa-, eta Adrien Cayla-Legrand aktore frantsesa -De Gaulleren paperean-, ikusiko ditugu. Pelikularen filmazioaren inguruko xehetasunak emango ditu asteazkeneko saioak, eta bertan parte hartu duten aktoreen ibilbidea ere errepasatuko du.

Horrez gain, historiako bost frankotiratzaile arriskutsuenak zeintzuk diren azalduko digu Felix Linaresek, eta zinean agertu diren euskal tiratzaileen inguruko erreportaje dibertigarria ere aurkeztu digu.

'El Mundo según LND' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.