Itxi

telebista

22:30ean

'El último mohicano' pelikula, gaur gauean, ETB2n

Abenturazko pelikula hau James Fenimore Cooper idazle estatubatuarrak idatzitako eleberri klasikoan oinarrituta dago, eta Daniel Day-Lewis eta Madeleine Stowe dira aktore nagusiak.

Gaur gauean, Euskal Telebistako bigarren kateak, Michael Mannek zuzendutako El último mohicano pelikula eskainiko du. Bertan, Daniel Day-Lewis, Madeleine Stowe eta Jodhi May aktoreek parte hartzen dute, besteak beste.

Filma 1757. urtean girotuta dago, Hudson ibaiertzetako eremu zabalean. Frantziarrek eta ingelesek lurraldea bereganatzeko guda gogor bati ekin diote. Frantziarrek bertako herritarren laguntza izango dute, eta ingelesek kolono zuriak erreklutatuko dituzte.

Hawkeye indiar mohikanoek adoptatutako gizon zuria da. Cora Munro eta bere ahizpa txikia huronoek egindako enboskada batetik bizirik askatuko ditu, eta William Henry gotorleku ingelesera eramango ditu, gotorlekua huronoek eta frantziarrek setiatzen duten bitartean.

El último mohicano, gaur, 22:30etan, ETB2n.