Itxi

telebista

Gaur

Gasteizko pilota jaialdia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Euskal Telebistak Ogeta pilotalekuan ospatuko den 'Viña de Sopié' desafioa emitituko du, zuzenean.

  • Burgosko Itzulia

Gasteizera eramango gaitu Euskal Telebistako kirol hitzordua, Ogueta pilotalekura, hain zuzen. Andre Maria Zuriaren jaien barruan antolatutako 'Viña de Sopié' desafioa izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en. Lehen partidan, Arretxe II.a eta Jaunarena izango dira aurrez aurre lau eta erdian. Bigarrenean bi bikote neurtuko dira: Berasaluze II-Aretxabaleta eta Altuna III-Merino II. Hirugarrenean, Artola eta Irribarria izango dira buruz buru.

Jaialdia 22:15ean hasiko da, eta Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna.