Itxi

telebista

'Cine éxito'

'Amar peligrosamente' pelikula, gaur gauean, ETB2n

Pelikula erromantiko hau Martin Campbell zuzendari eta aktoreak zuzendu du, eta Angelina Jolie eta Clive Owen aktore ezagunek hezurmamitzen dute.

  • Amar peligrosamente

    Amar peligrosamente

Gaur gauean, Euskal Telebistako bigarren kateko ikusleek Martin Campbell zuzendari eta aktoreak eginiko Amar peligrosamente pelikulaz gozatzeko aukera izango dute. Aktoreen artean, Oscar saria irabazi duen Angelina Jolie eta Urrezko Globoa irabazi duen Clive Owen daude.

Sarah Jordan enpresaburu garrantzitsu batekin ezkonduta dago, baina bere bizitza oso monotonoa izaten ari da. Egun batean goitik behera aldatuko du bere bizimodua: pobrezia handia duten eta gerran dauden herrietan laguntzen duen mediku bat ezagutuko du.

Sarahk Londresko erosotasunak atzean laga eta Afrika esploratzera joango da, amodioz, pasioz eta arriskuz beteriko bidaia batean.

Gaur gauean, ETB2n, Amar peligrosamente pelikula.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea