telebista
Gaur
Ama Zuria Torneoko finala, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
San Miguel Ligako Samertolaumeko Bandera ere zuzenean emango da.
Ama Zuria Torneoko finala zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, gaur. Samertolaumeko Banderaren emanaldiak ere izango da ikusgai Moañatik, 18:00etan. Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik egingo dute kontakizuna.
Pilota emankizuna 22:15ean hasiko da ETB4n eta 23:15ean, Donostiako suak amaitu ostean, ETB1era pasako da. Victor-Larunbe / Jaka-Barriola norgehiagokak zabalduko du jaialdia. Ondoren, Ama Zuria Torneoko finala jokatuko dute Olaizola II-Untoria eta Ezkurdia-Zubieta bikoteek. Hirugarren partidan, Tainta-Apraiz eta Dario-Irusta izango dira nor baino nor gehiago. Josetxo Lizartza eta Jokin Errasti zuzenean arituko dira Gasteizko Oguetatik.