telebista
Audientzia
Igandeko estropadak eta pilota, euren ordu tartean audientzia-buru
EITB
Boiroko Banderaren emanaldiak euskaldunen % 20,6ko zatia bereganatu zuen, eta Bastidako pilota torneoko finalak bere aldetik, % 19,1ekoa.
Igandeko estropaden eta pilotaren zuzeneko emanaldiek audientziaren harrera ezin hobea izan zuten eta bere ordu tarteetan audientzia-buru izan ziren. Boiroko Banderaren emanaldiak % 13,8ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 20,6ko kuota bereganatu zituen, 95.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz Euskadin eta eragin eremuan.
Bastidako pilota torneoko finalak ere, euskal ikus-entzuleen babesa jaso zuen. Berasaluze II-Albisu eta Martinez de Irujo-Merino II bikoteek jokatutako partidak % 13ko audientzia zatia lortu zuen, eta % 19,1ekoa publiko euskaldunaren artean. Guztira, 135.000 ikus-entzulek bat egin zuten partidarekin Euskadin eta eragin eremuan.