Itxi

telebista

Gaur, 21:30ean

Iñaki Osa Goikoetxea puntista, 'Donostiako Aste Nagusia 2015' saioan

EITB

Horrez gain, Karmele Izagirre prentsa arrosako kazetaria eta Itziar Urretabizkaia aktorea izango dira saioan; eta Valentziako Europlá su-etxearen su artifizialak eskainiko dira.

Gaur gauean, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak gonbidatu bikainak izango dituzte 'Donostiako Aste Nagusia 2015' saioan, 21:30etik aurrera. Hasteko, Iñaki Osa Goikoetxea puntista ezaguna izango dute. Zesta-puntako partidak berriz indartzen ari dira frontoietan, eta horien inguruan eta festaren inguruan arituko dira pilotariarekin.

Ondoren, Karmele Izagirre prentsa arrosako kazetariak azken txutxu-mutxuen berri emango du, eta, azkenik, Itziar Urretabizkaia aktorea izango da saioan, egunotan Antzoki Zaharrean eskaintzen ari diren Datorren urtean hobeto antzezlana aurkezten.

Horrez gain, Anuska Etxeberriak Donostiako portuan egoten den festa-giroa nolakoa den erakutsiko du, Flamenkako gunean ere murgilduz, eta Unai Etxabek, berriz, zezensuzkoaren inguruko erreportajea eskainiko du.

Gaurko suak Valentziakoak izango dira, Europlá su-etxearenak, eta 23:00etan eskainiko ditu ETB1ek.