telebista
Gaur
Zaragoza-Real Sociedad, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en
EITB
Horrez gain, Zarauzko banderaren bigarren jardunaldiko estropadak eskainiko dira zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Gaur goizean, Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldiko estropadak eskainiko ditu Euskal Telebistak zuzenean. Goizeko 12:00etan Euskotren ligako emakumezkoen probarekin bat egingo dute; eta 12:30tik aurrera, San Miguel ligako estropadak eskainiko dituzte, ETB1ek eta eitb.eus-ek. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.
Arratsaldez, Donostian bezperan grabatutako aizkolarien Urrezko Kopa proba eskainiko dute, 16:00etan, Juanan Legorburu eta Jose Etxebesteren konakizunarekin.
Ondoren, Zarauzko pilota torneoa eskainiko da. Hasteko, Arretxe III-Ladis Galarza eta Retegi Bi-Tolosa bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta ondoren, torneoaren finala eskainiko da. Amaiatzeko, Tainta-Larunbe eta Gorka-Merino bikoteek jokatuko dute. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.
Zaragoza-Real Sociedad
ETB4 aktoreak Zaragoza eta Realaren arteko aurre-denboraldiko partida eskainiko du, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, ETB1en. Iñaki Mikeo eta Juanan Larrañagak egingo dute kontakizuna eta streaming bidez ikusteko aukera ere izango dute eitb.eus-eko erabiltzaileek.
abiltzaileek.