telebista
Zuzenean
Athleticen Superkoparen ospakizuna, zuzenean, ETBn
'Zorionak Athletic!' saioak zuzenean jarraituko ditu aurreikusita dauden ekitaldi ofizialak 15:15etik aurrera ETB1 eitb.eus-en, eta 'SIML' saioak ospakizunekin zuzeneko konexioak egingo ditu ETB2n.
-
Irudia: EFE
Euskal Telebistak Athleticekin eta horren jarraitzaileekin bat egingo du Superkoparen ospakizunetan, eta zuzen-zuzenean bat egingo du aurreikusita dauden ekitaldi ofizialekin eta hirian bilduko den jai-giroarekin. ETB1ek 'Zorionak Athletic!' saio berezia eskainiko du 15:15etik aurrera, eta ETB2ko 'Sin Ir Más Lejos' magazinak ospakizunekin bat egingo du zuzenean.
'Zorionak Athletic!' ETB1en
Sara Gandara kazetariak aurkeztuta, 'Zorionak Athletic!' saioak 15:15etik aurrera egingo du bat ospakizun ekitaldiekin ETB1en eta eitb.eus-en. Canal Vascoko ikus-entzuleek ere saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.
15:30ean, taldeak Koparen eskaintza egingo du Begoñako Basilikan, eta Txemi Galarraga eta Janire Fragua kazetariek bertatik bertara egingo dute ekitaldiaren kontakizuna.
16:30ean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak taldeari harrera egingo dio hiriko udaletxean, eta, ohi bezala, jokalariak balkoira aterako dira, bertan bilduko diren jarraitzaileekin batera ospatzeko. Udaletxean, Jorge Cerrato eta Janire Fragua kazetariek emango dute gertakarien berri, zuzenean.
18:30ean, berriz, Athleticeko jokalariak Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregira helduko dira autobusean, eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak egingo die harrera bertan. Txemi Galarragak eta Janire Fraguak emango dute azken ekitaldi ofizial honen berri, zuzenean.
Saioak, gainera, protagonistekin elkarrizketak eskainiko ditu, partiden unerik onenak gogoratuko ditu eta kaleko giroaren berri emango du arratsalde osoan zehar. Ikus-entzuleek ospakizunen gaineko iritzia emateko aukera izango dute #zorionakathletic etiketaren bitartez.