telebista
Zinema
'Arma Letal 4', gaur gauean, ETB2n
EiTB
'Arma Letal' film-sortako azkenak Mel Gibson eta Danny Glover ditu protagonista.
Euskal Telebistako bigarren katean 'Arma Letal' film-sortako azkena izango da ikusgai: Arma Letal 4. Mel Gibson eta Danny Glover protagonista dituen laugarren film honek bi polizien azken abentura kontatzen digu.
Riggs eta Murtaugh poliziek Los Angelesen hedatu den mafia txinatarrarekin bukatzea dute helburu Arma Letal 4 filmean. Kasua ahalik eta arinen argitzen saiatuko diren arren, arazo pertsonalak oztopo bilakatuko dira Riggs eta Murtaughentzat.
Arma Letal 4 gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.