telebista
22:00etan
Donostia Hiria Torneoaren finala, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Martinez de Irujo-Barriola eta Altuna III.a-Merino II.a bikoteek jokatuko dute txapelketako norgehiagoka.
Gaur gauean, Donostia Hiria Torneoaren finala eskainiko du Euskal Telebistak Atano III.a pilotalekutik, zuzenean. Martinez de Irujo-Barriola eta Altuna III.a-Merino II.a bikoteek jokatuko dute, baina aurretik, Gorka-Cecilio eta Tainta-Apraiz bikoteek jokatuko duten atariko partida izango da ikusgai. Amaitzeko, Retegi Bi-Tolosa eta Idoate-Ibai Zabalaren arteko norgehiagokak itxiko du jaialdia.
Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.