Itxi

telebista

22:15ean

Euskaldunen udako oporrak, 'A Ver si no Llueve' saioan

EITB

Gaurko saioa L’Ametlla de Mar (Tarragona), Lerate (Nafarroa), Hendaia (Lapurdi), Casalarreina (La Rioja) eta Espinosa de los Monteros (Burgos) herrietan izango da euskaldunen oporrak ezagutzeko.

Gaur, 'A ver si no llueve' saioak bidaia berri bat proposatuko du udako oporretan barrena. L’Ametlla de Mar (Tarragona), Lerate (Nafarroa), Hendaia (Lapurdi), Casalarreina (La Rioja) eta Espinosa de los Monteros (Burgos) herrietan izango da euskaldunak oporrak nola igarotzen dituzten gertutik ezagutzeko.

Hendaian, nazioarteko familia handi bat ezagutuko du saioak. Urtero elkartzen dira uda partean, baina aurten ezkontza batek bildu ditu. Familia-kide alemaniarrak, holandarrak, brasildarrak, frantsesak, mexikarrak eta euskaldunak mahai berdinaren inguruan eseriko dira.

Saioak Casalarreinan ezagutuko du bere hurrengo protagonista. Errioxako herri txiki honetan ez dago aspertzerik, eta Santirekin batera, hainbat ekintza eta aktibitate ezberdin egingo dituzte, besteak beste, balconing. Etxeko balkoitik igerilekura salto egiten ibiliko dira.

Tarragonan, L'Ametlla de Mar kanpina bisitatuko dute. Hondartza zoragarriak ditu inguruan eta Gipuzkoako familia batek bizipen berrien bila joan da bertan oporrak igarotzera. Beraiekin batera, 200 kiloko atungorriekin urpean igeri egingo dute.

Bere populazioa handitzen ikusten duen barnealdeko herria da Esponisa de los monteros. Asko dira bertara maitasun bila hurbiltzen diren euskaldunak. Baina egia ote da horrenbeste ligatzen dela Burgoseko herri honetan?

Amaitzeko, windsurf-a praktikatuko dute Nafarroan. Izan ere, Alloz-eko urtegia toki ezin hobea da kirol hori egiteko. Inguruetako kanpin batean oporrak igarotzen dituen familia bat ezagutuko dute bertan.

'A ver si no llueve' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.