Itxi

telebista

22:30ean

'Down-Town: pasión por el fútbol', gaur gauean, ETB2n

EITB

Iñigo Hermosok eta Urtzi Urrutiak futbolaz duten ikuspegi pertsonala azalduko dute, eta Athleticeko eta Realeko jokalariak ezagutuko dituzte bidaia horretan.

'Down-Town: pasión por el fútbol' gaur gaueko saioak Iñigo Hermoso eta Urtzi Urrutia getxoztarrek euskal futbolaz duten ikuspegi berezia erakutsiko du.

Iñigok 34 urte ditu, Negurin bizi da eta, besteak beste, Athleticeko zale amorratua da. Urtzi, berriz, Algortan bizi da, 36 urte ditu eta Realaren jarraitzaile sutsua da. Biek ala biek gauza bat dute komunean: Down sindromea. Horrek bizitzari begiratzeko beste ikuspegi bat eman die, baita euskal futbolera hurbiltzeko beste modu bat. Denboraldi berria hasteko gutxi falta denean, bi protagonistek aurreko urteko unerik onenak gogoratuko dituzte.

'Down-Town: pasión por el fútbol' gaur, astelehena,  22:30ean, ETB2n.