Itxi

telebista

22.15ean

Bilboko festen jai-giroa, 'Bilboko Aste Nagusia 2015' saioan

EITB

Gaur gaueko saioan, Aitzol Atutxa aizkolaria eta Andrea Arrizabalaga kazetaria izango dira gonbidatuak.

  • Iturria: EFE

Gaur gauean, Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok, gauero bezala, Bilboko festen jai-giroa ekarriko dute 'Bilboko Aste Nagusia 2015' saioan, 22:15etik aurrera. Horretarako, Xabier Mendia kazetariak Satorrak konpartsakoek urtero antolatzen duten Aerobithon erraldoiaren gaineko erreportajea ekarriko du, eta Alaitz Mendozak Areatzan haur eta gurasoentzat jarri duten izotz-pistan ikusitakoak erakutsiko ditu bere bideoan.

Asteleheneko gonbidatuak Aitzol Atutxa Euskadiko aizkolari txapelduna eta ETBko albistegietako Andrea Arrizabalaga lankidea izango dira. Aitzolek Urrezko Aizkora irabazi du Donostian aurten, eta Bilboko Aste Nagusiko herri kiroletako desafioan parte hartuko du.

Su artifizialei dagokienez, gaur, astelehena, Castelloko Caballer anaien txanda izango da.