Itxi

telebista

Aste Nagusia 2015

Yogurinha Borova 'Bilboko Aste Nagusia 2015' saioan izango da gaur

EiTB

Alemaniako First Class Pyro Events etxearen suak izango dira ikusgai.

Gaur, abuztuak 27, ETB1ek Bilboko Aste Nagusiari irekitzen dion leihoan, Yogurinha Borova artista izango dute gonbidatu nagusi Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok. Las Fellini taldean hasitako artistak bere azken ikuskizun eta emanaldiak izango ditu hizpide, eta jaietako gaueko giroaren beste aurpegia erakutsiko du.

Xabier Mendiak Areatzako bakailao txapelketaren inguruko erreportajea ekarriko digu, eta Alaitz Mendozak, berriz, urtero-urtero Aste Nagusian txupinera eta pregoilari izandakoei egiten dieten omenaldiaren berri emango du.

Gaueko su-ikuskizunari dagokionez, ostegunean, Alemaniako First Class Pyro Events su-etxearen txanda izango da. Lehen aldiz arituko da Bilbon, eta ikusmin handia sortu du.

'Bilboko Aste Nagusia 2015' berezia gaur izango da ikusgai, 22:35etik aurrera, ETB1en.

 

/p>