telebista
Gaur gauean
Euskal Herriko hondartza ederrenak, 'Tu Playa Favorita' saioan
EITB
Gaur gauean, 22:15ean hasita, gure gizarteko hainbat pertsonaia ezagunen hondartzarik gustukoenak gogoratuko dituzte ETB2n.
Gaur gauean, 'Tu Playa Favorita' saioak gure gizarteko hainbat pertsonaia ezagunen hondartzarik gustukoenak gogoratuko ditu.
Peio Ruiz Cabestany txirrindulari ohiak Donostiako Ondarreta hondartza aurkeztuko du; Efren Vazquez motor-gidaria Getxoko Arrigunaga hondartzan egongo da; Elena Ibarbia modelo gazteak Donostiako Kontxa hondartzan zehar gidatuko ditu ikus-entzuleak; Sara Gandara aurkezle eta kazetariak Sopelako hondartzan surfa egiten ikasiko du; Jose Antonio Nielfa 'La Otxoa'k La Salvaje (Solondota, Barinatxa) hondartza erakutsiko du; Roberto Laiseka txirrindularia Laga hondartzara joango da; Begoña Maestre aktoreak Gorlizko hondartzaren istorio guztiak kontatuko ditu, eta, amaitzeko, Kepa Junkeraren musikaren doinura, Sukarrieta hondartza ezagutuko dugu.
'Tu Playa Favorita' gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.