Itxi

telebista

Bilbainadak

Bilbainada kontzertua, gaur gauean, ETB1n

EiTB

'Los Txikis' boskotea Bilboko Aste Nagusiaren baitan Pergolan eskaini zuen kontzertua emitituko du Euskal Telebistak.

0:19

Gaur, abuztuak 30, Euskal Telebistako lehen kateak bilbainada kontzertua eskainiko du. 'Los Txikis' boskoteak Bilboko Aste Nagusian eskainitako kontzertua jarraitzeko aukera izango dute ikusentzuleek, 22:45etik aurrera.

Bilboko Aste nagusiko musika egitarauaren barruan, goizero-goizero Doña Casilda Parkeko Pergola gunean bilbainadak entzuteko aukera izaten da. ETB1ek 'Los Txikis' taldeak abuztuaren 23an eskainitako kontzertua emango du. Bertara bildutakoek Bizkaiko kopla ezagunak entzun zituzten, baita bestelako kantak ere, tartean 'Ikusi nuen', Laboaren 'Txoria txori', '7 calles', 'Soy de Bilbao' edota Luis Marianoren popurria.

1956an sortu zen 'Los Txikis' taldea, eta hasieran lau lagunek osatzen bazuten ere, aspaldi dira boskote. Bilboko Udalak antolatutako 2013ko XXV. Bilbainada Lehiaketaren Ohorezko saria irabazi zuten. Udalak euren ibilbidea eta Bilbainadei emandako laguntza eta bultzada saritu nahi izan zuen.