telebista
Gaur
Leioa – Sestao River, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Horrez gain, Aste Nagusiko pilota Torneoaren finala ETB2n, Bilboko bandera ETB1en eta emakumeen Espainiako eskubaloi Superkopa finala ETB4n.
Kirol eskaintza zabala izango du Euskal Telebistak gaur. ETB1eko 'Zilarrezko Futbola' saioak Leioa-Sestao River bigarren B mailako partida eskainiko du zuzenean 16:00etatik aurrera, Xabier Andueza eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin. Jon Elortzak aurkeztutako saioak gainera, partidaren eta protagonisten informazio osoa emango du. Norgehiagoka eitb.eus-en ere izango da ikusgai.
Ondoren, San Miguel Ligako traineru estropadekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, eta Bilboko Banderaren zuzeneko emanaldiaren kontakizuna Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara kazetariek egingo dute, 18:00etatik aurrera.
Pilota, ETB2n
Aste Nagusia pilota Torneoaren finala ETB2k eskainiko du larunbat arratsaldean. Olaizola II- Barriola eta Martinez de Irujo- Merino II bikoteek jokatuko dute txapelketako partida, eta aurretik Retegi Bi- Cecilio eta Elezkano II- Ibai Zabalak jokatuko dute atariko partida. Amaitzeko, Idoate – Ladis Galarza eta Jaka- Urruzola jardunaldiko azkeneko norgehiagokan jarriko dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta eitb.eus-en ere izango da ikusgai.
Eskubaloia, ETB4n
Bestalde, ETB4k eta eitb.eus-ek emakumeen Espainiako eskubaloi Superkopa eskainiko dute zuzenean, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Bera Bera eta Rocasa taldeek jokatuko dute txapelketako finala Donostian, eta Jon Ander Gorospe eta Jose Inazio Altube komentaristek egingo dute kontakizuna.
ETB4K gainera, Aste Nagusiko Pala Saria eskainiko du larunbat goizean. Landeta – Ibargarai eta Zubiri- Imanol bikoteek hirugarren eta laugarren postuak izango dituzte jokoan goizeko 08:00etan emitituko den partidan. Finala ordea, Fusto- Aierbe eta Gaubeka- Ibai Perez bikoteen artekoa izango da eta 13:00etan emitituko dute Pedro Mari Goikoetxea eta Koldo Larrañagaren kontakizunarekin.
Horrez gain, Donibane Lohizunen bezperan ospatutako zesta Master Saria finala eskainiko du ETB4k goizeko 11:30ean. Beaskoetxea- Irastortza eta Egiguren – Inza bikoteek jokatuko dute norgehiagoka eta Iñigo Aiestaran eta Iñigo Gorostola egingo dute kontakizuna.