Itxi

telebista

Oporretako leku bila

Balmasedan eta Tarifan ibiliko dira gaur, 'A ver si no llueve' saioan

EITB

Torreviejan, Puentedeyn, Balmasedan, Tarifan eta Santo Domingo de la Calzadan egongo dira, bertan oporrak pasatzen dituzten euskaldunekin.

'A ver si no llueve' saioak oporretarako euskaldunok aukeratzen ditugun beste leku batzuk erakutsiko dizkigu gaur: Torrevieja, Puentedey, Balmasea, Tarifa eta Santo Domingo de la Calzada.

Oporrak kostaldean pasatu behar al dira nahitaez? Iker ez da iritzi horretakoa, eta, horregatik, Balmaseda aukeratzen du urtero. Koinatu-koinatak oporretara joaten direnean, haien etxera joaten da Iker. Eta hori egiten hainbeste urte daramatzanez, kuadrilla ere badauka bertan.

Itsasotik gertu egon nahi dutenei, baina, Tarifa eskainiko die ETB2ko saioak . Bizkaiko hiru gazterekin batera, kitesurf egiten jardungo dute. Hondartzaz gainera, jatordu onak eta hegoaldera bizitzera joan diren iparraldeko lagunak topatuko dituzte han.

Beste batzuek jendeari ihes egiteko probesten dituzte oporrak. Burgosko Puentedey herrixkak horretarako aukera ematen du, eta bisitari ugari jasotzen ditu udan. Bisitariek ikasi dute zein den "Puentedeyko sekretua"; "A ver si no llueve" saiokoek ere ikasi ote dute?

Horrez gainera, oporretan eginbeharrak betetzea eta ongi pasatzea ez direla bateraezinak ikasiko dugu. Gasteizko triatloi talde bat Torreviejara joan ohi da entrenamenduak han egiteko asmoz. Baina lasterketa eta lasterketa artean, izaten dute denbora ongi pasatzeko ere.

Asteko azken proposamena Santo Domingo de la Calzada izango da. Hango urbanizazio batean, uda bertan pasatzen dutenen % 90 euskaldunak dira. Primeran pasatzen dute. Pintxo-potea ere, urbanizazioan bertan egiten dute. Eta askotariko ekintzak antolatzen dituzte; pala vs zartagin partidak, adibidez.

Gaur, 22:15etik aurrera egongo da ikusgai 'A ver si no llueve' ETB2n eta eitb.eus-en.

/strong>