Itxi

telebista

22:25ean

Unax Ugalde eta Carmelo Gomez, 'Baztan' filmean, gaur, ETB1en

EITB

Unax Ugalde eta Carmelo Gomez dira protagonistak, eta Baztanaldean agotek jasandako diskriminazioa du ardatz.

0:09

ETB1ek Baztan filma eskainiko du gaur gauean. Iñaki Elizalde zinemagilearen lehenengo film luzea da, eta Unax Ugalde eta Carmelo Gomez aktoreak ditu protagonista. Gai ezaguna jorratzen duen arren, gehiengoak gutxiengoa suntsitzen du, askorentzat ezezaguna den arraza-diskriminazio bortitzaz arituko da: hainbat mendetan zehar Baztanaldean agotek jasandako jazarpena.

Film labur eta dokumental entzutetsuen egilea da Iñaki Elizalde zuzendaria (Patesnak, Un Cuento de Navidad, El olvido de la memoria...) eta formatu luzera pasatu da Baztan filmarekin. Zinema zinemaren barruan errekurtsoa erabili du bertan, eta 2011ko udazkenean grabazio talde batek Baztanalde barrenera egindako bidaia erakusten digu: XVII. mendearen hasieran lurralde haietan izandako gertakari ilunei buruzko filma grabatu behar du taldeak, baina grabazioa burutu eta bertako biztanleekin bizitza partekatu bitartean -horietako batzuk aktoreak dira filmean-, hamar mende geroago, bailarako eguneroko bizimoduan oraindik bizirik dirauen arraza-diskriminazioa aurkituko dute. Honako hau Unax Ugaldek hezurmamitzen duen Joxe pertsonaiaren inguruko istorioa da; gizon gazte hau berak eta bere arbasoek agotak izateagatik jasandako diskriminazioaren kontra altxatuko da.

Zuzendariak bi ikuspuntu emango dizkigu horrela agotek jasandako diskriminazioaz: gaur egungoa (grabazio taldeko kideen eskutik) eta gertakari bortitz haiek izan ziren garaikoa (izan ere, grabatuko duten film hori XVII. mende hasieran girotuta dago, eta orduko ohiturak eta basakeriak erakutsiko ditu).

Baztanaldean gaitzetsitako arraza izan ziren agotak, eta horien aztarnak ez daude guztiz argi. Bizi izan zuten marjinazioa izan zen beraien ezaugarririk aipagarriena. Ghetto baten antzeko gunean bizi ziren, eta debekatuta zuten elizara sartzea eta hilerrian ehortziak izatea. Gainera, bailaran gertatzen ziren gaitz guztien errudun jotzen zituzten.

Baztan filma gaur izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baztan