telebista
Zuzenean
Portugalete-Socuellamos eta Vianako pilota jaialdia, arratsaldean
A.A.
EiTB
Buruz Buruko Erremonte Txapelketako finala ere zuzenean eskainiko da, Urriza eta Uterga artean.
Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira Euskal Telebistan eta eitb.eus-en gaur.
Bigarren B Mailako futbolarekin ekingo diote, 16:00etan, ETB1en. Portugalete-Socuellamos partidaren berri emango dute Xabier Anduezak eta Juanan Larrañagak.
17:00etan, Hernaniko Galarreta pilotalekuarekin bat egingo du ETB4k, Erremonteko Buruz Buruko Txapelketako finala eskaintzeko: Urriza-Uterga. Iñigo Aiestaranek eta Manuel Arrizabalaga Matxinek egingo dute kontakizuna.
18:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da ETB1en, Vianatik. Victor-Aretxabaleta / Artola-Iturriaga partidak zabalduko du jaialdia eta ondoren, Urrutikoetxea-Untoria eta Olaizola II-Ibai Zabala bikoteak izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartza eta Jokin Errasti izango dira esatariak.