Itxi

telebista

Twitter euskaraz

#Zuekhor, #MinutoaMinutoETB eta #Gutagutarrak joera, emisio gauean

A.A.

umap.eu-k, Twitter-en euskarazko jarduna aztertzen duen atariak, asteazken gaueko bost traola erabilienen artean sartu zituen hirurak.

'Zuek hor', 'Minuto a minuto' eta 'Gu ta Gutarrak' saioek asteazken gauean erabili zituzten traolak joera izan dira Twitter euskaraz erabiltzen duten lagunen artean.

#Zuekhor eta #MinutoaminutoETB traolak erabili zituzten emisio orduan asteazkenean ETB1en eta ETB2n denboraldia hasi zuten bi saioek. 'Gu ta gutarrak'-ek, berriz, bigarren saioa zuen, eta, ohikoa den legez, #Gutagutarrak traola erabili zuten. Emisio unean, jende askok jarraitu zituen programa horiek bi pantailaren bidez aldi berean; telebistaz eta internet bidez.

umap.eu atariak zerrendak egiten ditu Twitter euskaraz erabiltzen duten lagunen txioak kontuan hartuz. Bart gaueko datuen arabera, bost traola erabilienen artean daude EiTBko hirurak.

Bestalde, txio kopurua neurtzeko erreminten arabera, 250 txioren inguruan ibili ziren #zuekhor eta #gutagutarrak. #MinutoaMinutoETB traolarekin, berriz, 400 txiotik gora bota ziren orokorrean.