telebista
ETB2n
'Safari Wazungu' saioko lehen erronka, gaur, Namibiako basamortuan
Telebistako reality zoroenaren lehen erronka ikusteko aukera izango dugu igande honetan: Dune 45 famatura igoko dira lehiakideak.
Telebistako reality zoroenaren lehen erronka gaur ikusi ahal izango dugu ETB2n, eta Dune 45 famatura igo beharko dute lehiakideek.
Xamanak eginiko konjuruak sortutako bikoteek elkarrekin igaro dute lehen gaua, eta, ondorioz, bikoteka lehiatu beharko dute espedizionarioek. Ramon Roteta Virginia Berasateguiren bikotea izango da; Coman Begoña Alonsorekin batera lehiatuko da; Yong Li izango da Arantza Garcesen bikotea, eta programako bi 'Edu'ak, Iturralde eta Yogurinha, batera arituko dira. Guztira lau bikote, erronka irabazteko prest.
Erronkaz gain, lehian aritzearen alde onez eta txarrez jabetuko dira 8 lehiakideak: irabazleek sari bikainak jasoko dituzte; galtzaileek, berriz, lan gogorra egin beharko dute. Horrez gain, talde osoaren jarrera garrantzitsua izango da esploratzaile onenaren sailkapenean gora egiteko.
Espedizio guztietan bezala, lehiakideen arteko liskarrak sortzen hasi dira dagoeneko. Joan den astean Ramon Roteta sukaldariaren eta Comanen arteko haserrea ikusi genuen, suaren inguruan, hain zuzen. Aste honetan, berriz, janaria eta sukaldatzeko era izango dira eztabaiden gai nagusiak.
Gaur bertan eskainiko du ETB2k 'Safari Wazungu' programaren 2. atala, 22:30etik aurrera. Ezin duzu galdu!
zin duzu galdu!