Itxi

telebista

Errekorra

Inoizko zakurik handiena emango du gaur ‘Atrápame Si Puedes’ saioak

Alberto, Itsaso, Alex, Merche, Iñaki edo Laura. Lehiakide hauetako batek irabaziko du 28.500 euroko zakua, inoizko handiena.

Patxi Alonsok egunero ETB2n aurkezten duen lehiaketak inoizko diru-zakurik handiena emango du gaurko egunez, irailaren 22an. Guztira, 28.500 euro emango ditu, azken hilabeteotan, lehen denboraldiaren amaieran eta bigarrenaren hasieran pilatutako dirua, alegia.

Albertok ongi hasi zuen atzo astea, 500 euro poltsikoratu baitzituen. Gaur, ordea, 'Atrápame Si Puedes' saioko diru-zakurik handiena emango dute. Lehian daude, bada, Alberto Bilboko ingeniaria; Merche, Getxoko erretiratua; Itsaso estetizista arabarra; Alex, Portugaleteko kazetaritza ikaslea; Iñaki, laborategiko langile iruindarra; eta Laura, Santurtziko bidaia agentea. Sei lehiakide hauetatik batek bakarrik irabaziko du 28.500 euroko zakua.

Gaur eguerdian, 14:00ean, argituko dugu nor den irabazlea, ETB2n eta 'Atrápame Si Puedes' saioko atarian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista