Itxi

telebista

Audientzia

'Tú al Norte y Yo al Sur'en estreinaldiak %12,5eko kuota lortu du

EITB

ETB2ko reality berriak audientziaren babesa jaso du eta 332.000 ikus-entzuleko audientzia metatu lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

'Tú al Norte y Yo al Sur' reality berriaren estreinaldiak arrakasta handia lortu du ETB2n. %12,5eko audientzia zatia bereganatu du, asteleheneko ordutegi nagusian euskal ikus-entzuleen aukerarik gustukoenen artean kokatuz. Lehenengo atalean, abenturan murgilduko diren 16 lehiakideak aurkeztu zituzten. Datozen asteetan, hainbat proba eta erronkari aurre egin beharko diete, 'andaluziarrik euskaldunena eta euskaldunik andaluziarrena' izan nahi badute.

Reyes Pradosek aurkeztutako saioak 332.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta euskaldunen artean audientzia buru izan zen %16,6ko kuotarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea