Itxi

telebista

22:10ean

San Mateo Torneoko norgehiagoka, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Juan Martinez de Irujok eta Miguel Merinok Altuna III.aren eta David Merinoren aurka neurtuko dituzte indarrak.

San Mateo feriako jaialdia 22:10etik aurrera izango da ikusgai gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en, Xabier Euzkitzeren, Joxan Tolosaren eta Iban Bengoetxearen kontakizunarekin. Elezkano II-Begino eta Jaunarena-Tolosa bikoteen arteko partidak zabalduko du emanaldia.

Ondoren, torneoko norgehiagoka jokatuko dute Juan Martinez de Irujok eta Miguel Merinok Jokin Altunaren eta David Merinoren aurka. Amaitzeko, Tainta-Apraiz eta Jaka-Irusta arituko dira, nor baino nor gehiago.

no nor gehiago.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista