Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaz, 'EiTB Kultura'n

EITB

Marta Monfort zuzendariarekin, eta Paraiso, Panta Rhei, PIkor, Porpol eta Traspasos antzerki konpainietako ordekariekin mintzatuko dira.

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 40. edizioa hartuko du hizpide. Jaialdiaren ibilbide luzearen nondik norakoak aztertuko dituzte Marta Monfort zuzendariarekin eta Arabako bost antzerki konpainiarekin: Paraiso, Panta Rhei, Pikor, Porpol eta Traspasos. Bost taldeek elkarrekin sortu duten Soplando velas ikuskizunak emango dio hasiera, hain zuzen ere, aurtengo jaialdiari. Antzezlan honen eta urrian eta azaroan zehar eskainiko den programazio zabalaren aurrerapena egingo du 'EiTB Kultura Transit' saioak.

Sortzaileak atalak John Berkhout bandaren sormen lana aurkeztuko du; Oiartzungo Mecca estudioetan disko berria prestatzen ari da taldea.

'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.