telebista
Zinema
'Bienvenidos al Sur' filma, gaur, ETB2n
‘'Bienvenidos al Norte' frantziar komedia arrakastatsuaren ondoren, moldaketa honek azken urteotako pelikula italiarrik arrakastatsuena izatea lortu du. Gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.
'Bienvenidos al Norte' pelikula frantziar arrakastatsuaren bideari jarraituz, haren moldaketa mediterranearra, 'Bienvenidos al Sur', azken urteotako pelikula italiarrik arrakastatsuena da.
Alberto (Claudio Bisio) izeneko pertsonaiaren istorioa kontatuko digu pelikulak; Correosen bulegoan egiten du lan, herri txiki batean, Italia iparraldean. Emazteak (Angela Finocchiaro) bultzatuta, Milanera lekualdatzea lortzeko denetarik egiteko prest dago, baita baliaezinarena egiteko ere. Trikimailuak agerian geratzen direnean, baina, Napoles hiritik gertu dagoen herri batera bidaliko dute, zigor moduan, iparraldeko italiar batentzat amesgaiztoa baita hori.
Hala ere, benetako ezustekoa hara iristean jasoko du; izan ere, leku zoragarri bat ezagutuko du, lagun atseginak egingo ditu eta, batez ere, lagun handi bat, Mattia (Alessandro Siani) postaria. Orduan, arazoa beste bat izango da: bere emazteari eta betiko lagunei nola kontatu hori guztia.
‘Bienvenidos al Sur’, gaur, 22:15ean, ETB2n.