Itxi

telebista

12:00etan

Ahal Dugu alderdiko Roberto Uriarte, gaur goizean, 'En Jake'n

EITB

Horrez gain, Xabier Lapitzek Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusia elkarrizketatuko du.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Gaur goizean, bi gonbidatu izango ditu ETB2ko 'En Jake' saioak. Batetik, Roberto Uriarte Ahal Dugu-Podemos alderdiko idazkari nagusia izango dute platoan, eta, bestetik, Juan Calparsoro, Euskadiko fiskal nagusia. Biek ala biek egun-eguneko gai politikoen inguruan hitz egingo dute, eta bai Xabier Lapitzen zein kolaboratzaile taldearen galderei erantzungo die. Alberto Surio, Larraitz Ugarte eta Pelayo Serrano bilduko dira solasaldirako mahaira.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 12:00etatik aurrera, ETB2n.